13 Barukek herriari liburutik irakurtzean, hari entzundako guztia adierazi zien Mikeasek.
14 Orduan, Nataniasen seme Jehudi bidali zuten Barukengana —Natanias, Xelemiasen seme eta Kuxiren biloba zen—, herriaren aurrean irakurritako erroiluarekin etortzeko esatera. Erroilua hartu eta haien aurrean aurkeztu zenean,
15 esan zioten:—Eser zaitez eta irakurri liburua gure aurrean.Hala egin zuen Barukek.
16 Hitz haiek entzutean, izuak jota, esan zioten elkarri:—Hau guztia erregeari adierazi beharra dugu derrigorrez.
17 Gero, Baruki esan zioten:—Esaguzu nola idatzi duzun hori guztia.
18 Barukek erantzun zien:—Jeremiasek berak esan dizkit banan-banan hitz guztiok eta nik liburuan idatzi ditut tintaz.
19 Orduan, funtzionarioek esan zioten:—Zoaz eta ezkutatu Jeremias eta biok, eta ez dezala jakin inork ere non zaudeten.