29 Gero, hau esango diozu nire izenean Judako errege Joiakimi: Erre egin duzu liburua, eta Babiloniako erregea lurralde hau eta bertako gizaki eta abereak suntsitzera egiaz etorriko dela idatzi izana aurpegira bota didazu.
30 Nik, beraz, Jaunak, hauxe diotsut, Joiakim, Judako errege horri: Zure ondorengo inor ez da eseriko Daviden tronuan. Eta zure gorpuak, ehortzi gabe, eguneko beroa eta gaueko hotza jasango ditu.
31 Zigortu egingo zaituztet zeu, zure ondorengo eta funtzionarioak, zeuen bekatuengatik. Mehatxuz iragarri nizkizuen zorigaitzak bidaliko dizkizuet zuei eta Jerusalemgo eta Judako bizilagunei, ez baitidazue jaramonik egin».
32 Jeremiasek beste erroilu bat hartu eta Neriasen seme Baruk idazkariari eman zion. Honek, Judako errege Joiakimek sutan erretako liburuan idatzirik zegoen guztia berridatzi zuen Jeremiasen esanera, eta hari bereko beste gauza asko erantsi zion gainera.