1 Sedekias erregearen bederatzigarren urteko hamargarren hilean, Babiloniako errege Nabukodonosor Jerusalemera etorri zen bere gudarostearekin eta setiatu egin zuen.
2 Sedekiasen hamaikagarren urtean, laugarren hilaren bederatzian, babiloniarrek zuloa ireki zuten hiriko harresian.
3 Hirian sartu eta plaza nagusian jarri zuten aginte-postua Babiloniako erregearen gudalburuok: Nergal-Saretzer Sin-Magirko printzeak, Nebu-Sarsekim funtzionarioburuak, Nergal-Saretzer gorteko goi-funtzionarioak eta Babiloniako erregearen beste gudalburuek.
4 Sedekias erregea eta bere gudariak, hori ikustean, ihesi joan ziren gauez hiritik; erregearen lorategian zehar, bi harresien arteko atetik irten eta Araba aldera alde egin zuten.