3 Hirian sartu eta plaza nagusian jarri zuten aginte-postua Babiloniako erregearen gudalburuok: Nergal-Saretzer Sin-Magirko printzeak, Nebu-Sarsekim funtzionarioburuak, Nergal-Saretzer gorteko goi-funtzionarioak eta Babiloniako erregearen beste gudalburuek.
4 Sedekias erregea eta bere gudariak, hori ikustean, ihesi joan ziren gauez hiritik; erregearen lorategian zehar, bi harresien arteko atetik irten eta Araba aldera alde egin zuten.
5 Baina babiloniar gudarostea ondoren joan zitzaien eta Jerikoko lautadan harrapatu zuen Sedekias. Preso hartu eta Riblara, Hamateko eskualdera, eraman zuten, Babiloniako errege Nabukodonosorren aurrera. Honek epaia eman zion:
6 Sedekiasen semeei lepoa moztu zien Riblan bertan, aitaren aurrean, baita Judako handikiei ere.
7 Sedekias bera, begiak leherrarazi ondoren, Babiloniara eraman zuen katez loturik.
8 Babiloniarrek su eman zieten erregearen jauregi eta hiriko etxeei, eta bota egin zituzten Jerusalemgo harresiak.
9 Jerusalemen geldituak ziren bizilagunak eta babiloniarren alde jarri zirenak Babiloniara erbesteratu zituen Nebuzaradan guardiaburuak.