8 Babiloniarrek su eman zieten erregearen jauregi eta hiriko etxeei, eta bota egin zituzten Jerusalemgo harresiak.
9 Jerusalemen geldituak ziren bizilagunak eta babiloniarren alde jarri zirenak Babiloniara erbesteratu zituen Nebuzaradan guardiaburuak.
10 Baina herriko jende xehea, ezeren jabe ez zena, Judako lurraldean utzi zuen, eta mahastiak eta alorrak eman zizkion.
11 Jeremiasi buruz agindu hau eman zion Nabukodonosorrek Nebuzaradan guardiaburuari:
12 «Hartzazu zeure ardurapean eta ez egin gaitzik; aitzitik, egiozu berak esandako guztia».
13 Orduan, Nebuzaradan guardiaburuak, goi-funtzionario ziren Nebuxazban eta Nergal-Saretzerrekin eta beste buruzagiekin batera,
14 Jeremias kartzelako ataritik ekarrarazi eta Ahikamen seme eta Xafanen biloba zen Gedaliasen ardurapean utzi zuen, bere etxera eraman zezan. Horrela, herritarren artean gelditu zen Jeremias.