1 Jaunak dio:«Itzuli nahi baduzu, Israel,neuregana itzuli behar duzu.Zeure idolo higuingarriaknire aurretik kentzen badituzu,ez zara aurrerantzeanbide-galdurik ibiliko;
2 nire izenean egiten baduzu zinegiaz, justiziaz eta zuzenbidez,bedeinkatuko ditut beste herriak ere,eta nitaz harro agertuko dira».
3 Honela esaten die Jaunak Juda eta Jerusalemgo bizilagunei:«Landu soro berriak,ez erein arantza artean.
4 Berritu nirekiko ituna,ezarri zeuen bihotzetan,Juda eta Jerusalemgo bizilagunok!Bestela,sua bezala piztuko da nire haserrea,erre egingo zaituztezeuen egintza gaiztoengatik,eta ezin izango du inork itzali».
5 Aldarrikatu hau Judan,adierazi Jerusalemen.Jo turuta herrialde osoan,egin oihu ozenki:«Bil zaitezte, joan gotorlekuetara!»
6 Jaso bandera Sion aldera!Babes zaitezte, ez gelditu!Zoritxarra ekarriko baitutiparraldetik,izugarrizko hondamendia!