7 Irten da lehoia sastraka artetik,abiatu da herrien hondatzailea;atera da bere herritik,zure herrialdea hondatzeko,zure hiriak kiskaltzeko,inor gabe uzteraino.
8 Horregatik, estali dolu-jantziz,egin negar eta intziri;ez, ez da Jaunaren haserre-suminaJudarengandik aldendu.
9 Jaunak dio:«Egun hartanbihozgabeturik geratuko diraerregea eta buruzagiak,izuturik apaizak,dardara-ikaraz profetak».
10 Nik esan nuen: «Ai, Jauna,nola engainatu dituzunherri hau eta Jerusalem!Bakea zenien iragarrieta, ostera,ezpata daukate zintzurrean».
11 Garai hartan, herri honieta Jerusalemi esango zaie:«Haize kiskalgarria datorbasamortutik nire herrirantz;ez da, ez, garia bahetzekoeta garbitzeko haizea,
12 neuk bidalitakohaize indartsua baizik.Orain da nire txandahaiei neure epaia emateko».
13 Begira,hor dator etsaia hodeia bezala,guda-gurdiak haize-erauntsia bezala,zaldiak arranoak baino arinago.Ai ene, galduak gara!