9 Gedaliasek zin-hitz hau egin zien: «Ez izan babiloniarrak zerbitzatzeko beldur. Gelditu herrialdean. Izan Babiloniako erregearen menpeko eta ongi joango zaizue.
10 Nik Mitzpan gelditu beharra dut, guregana datozen babiloniarren zerbitzurako. Zuek, bildu ardoa, fruituak eta olioa, sartu ontzi eta biltegietan, eta bizi eskura ditzakezuen hirietan».
11 Jakin zuten Moab, Amon, Edom eta beste herrialdeetara ihesi joanak ziren judatarrek ere, Babiloniako erregeak judatar batzuk beren herrialdean utzi zituela, eta Gedalias, Ahikamen seme eta Xafanen biloba, ezarri zuela gobernari.
12 Hala, beraiek ere, banaturik zeuden alde guztietatik etorri eta Gedaliasengana joan ziren Mitzpara.Mahats- eta fruitu-uzta handia bildu zuten.
13 Egun batez, Kareahen seme Johanan eta landetan zebiltzan gudarien buruzagiak Gedaliasengana joan ziren Mitzpara,
14 esatera:—Ba al dakizu Amongo errege Baalisek Netaniasen seme Ismael bidali duela zu hiltzeko?Gedaliasek ez zien sinetsi.
15 Orduan, Johananek isilka esan zion Gedaliasi:—Neu joango naiz Ismael hiltzera, eta ez du inork ere jakingo. Zergatik hil behar zaitu? Zure inguruan bildu diren judatarrak sakabanatzea eta herrian zutik gelditu denaren hondamendia ekarriko luke horrek.