14 Hala, Ismaelek Mitzpatik gatibu zeramatzanak itzuli eta Johananekin batu ziren.
15 Baina Ismaelek, bere zortzi gizonekin, Johanani ihes egitea lortu zuen, amondarrengana bilduz.
16 Orduan, Johananek eta beraren gudalburuek beren ardurapean hartu zuten Gedalias hil ondoren Ismaelek Mitzpatik gatibu eraman zuen jendea, Gabaonen bildu zitzaiena: gudariak, emakumeak, haurrak eta funtzionarioak.
17 Bideari ekin ondoren, geldialdia egin zuten Belenen aldamenean dagoen Gerut-Kimhamen. Egiptora joateko asmoa zuten,
18 babiloniarrengandik ihesi, hauen beldur baitziren, Netaniasen seme Ismaelek Babiloniako erregeak eskualdeko gobernari ezarri zuen Ahikamen seme Gedalias hil zuelako.