1 Orduan, gudalburu guztiek, Kareahen seme Johananek eta Hoxaiasen seme Azariasek batik bat, eta berekin zuten jendeak, txiki nahiz handi, Jeremiasengana hurbildu
2 eta esan zioten profetari:—Mesedez, onartu gure eskaria! Otoitz egiozu Jaunari, zeure Jainkoari, gelditzen garenon alde. Lehen asko ginen, baina orain gutxi gelditzen gara, ikus dezakezunez.
3 Erakuts diezagula Jaunak, zeure Jainkoak, zein bidetatik jo eta zer egin.
4 Jeremiasek erantzun zien:—Ongi da! Berehala egingo diot otoitz Jaunari, zuen Jainkoari, eskatzen didazuen bezala, eta oso-osorik adieraziko dizuet haren erantzuna, ezer gorde gabe.
5 Orduan, haiek Jeremiasi:—Zintzo eta leial den Jaunaren aurrean agintzen dizugu, Jaunak, zure Jainkoak, zure bitartez esango digun guztia beteko dugula.
6 Ararteko egiten zaitugu Jaunaren aurrean. Atsegina izan ala ez, beteko dugu hark agindua. Horrela, Jaunari obedituz, ongi izango gara.