16 Egipton harrapatu eta joko zaituztete horrenbesteko beldur-larria diozuen gerrak eta goseak, eta hantxe hilko zarete.
17 Egiptora bizitzera joaten lehiatzen diren guztiak han hilko dira gerraz, goseak eta izurriz; ez da inor ere bizirik geldituko, bidaliko diedan zorigaitzak jotzean”.
18 «Bai, honela dio Jaun ahalguztidunak, Israelen Jainkoak: “Nola isuri ziren nire haserre-suminak Jerusalemen bizi zirenen aurka, hala isuriko dira zuen aurka ere, Egiptora joaten bazarete. Zori beldurgarria izango da zuena: madarikazioa, gaitzespena eta lotsa gorria. Eta ez duzue gehiago aberria ikusiko”.
19 Judan bizirik geldituoi Egiptora ez joateko agintzen dizue Jaunak. Kontura zaitezte ongi gaur egiten dizuedan oharpen honetaz.
20 Zeuen buruak engainatzen ari zarete; lehenengo, zeuen ararteko egin nauzue, Jaunari, zeuen Jainkoari, otoitz egin eta haren erantzuna osorik zuei jakinarazteko eskatuz, beteko zenutela eta;
21 orain, berriz, erantzuna jakinaraztean, ez duzue aditu nahi Jaunak zuei adierazteko esan didana.
22 Beraz, jakin ongi, gerraz, goseak eta izurriz hilko zaretela bizitzera joan nahi duzuen lurraldean».