9 «Hartu harritzar batzuk eta sartu faraoiaren Tafnesko jauregi aurrean dagoen buztinezko zoruan; egin hori judatarren aurrean,
10 eta eman mezu hau: “Honela dio Jaun ahalguztidunak, Israelen Jainkoak: Babiloniako errege Nabukodonosor neure zerbitzaria ekarraraziko dut, eta Jeremiasek lurrean sartu dituen harri horien gainean ezarriko ditut haren tronua eta gaineko oihal-estaldura.
11 Etortzean, garaitu egingo du Egipto eta nor berari dagokionera eramango: heriotzarako dena heriotzara, erbesterako dena erbestera, ezpatarako dena ezpatara.
12 Su emango die Egiptoko jainkoen jauretxeei eta erre egingo ditu edo berekin eramango jainko-irudiak. Garbitu egingo du Egipto, artzainak bere zamar-larrua zorriak akabatzeko garbitzen duen bezala, eta garaile aterako da handik.
13 Heliopolisko zutarriak hautsi eta Egiptoko jainkoen jauretxeak erre egingo ditu”».