33 Amaitu dira poza eta alaitasunaMoabeko mahasti eta soroetan.Dolareetan ez da gehiagomahatsik zapaltzen,kito poz-irrintziak!
34 Hexbongo deiadarrak Elale eta Jahatzeraino iristen dira; garrasiak entzuten Tzoartik Horonaimeraino, Eglat-Xelixiaraino, Nimrimgo urak ere agortu egin baitira.
35 Jaunak dio: «Galdu egingo ditut Moaben, muinoetako kultu-lekuetan beren jainkoei intsentsua erretzen dieten guztiak».
36 Horregatik, txirularen antzera dardaraz daukat bihotza Moabengatik, txirularen antzera dardaraz Kir-Heresko jendearengatik, galdu baitituzte bilduriko ondasun guztiak.
37 Burua soil eta bizarra motz dute guztiek, besoak urratuak eta dolu-jantzia soinean.
38 Moabeko etxe gain eta plazetan jende guztiak dolu. Izan ere, Jaunak dio: «Ezertarako ez den ontzia bezala apurtu dut Moab».
39 Ai ene, desegina da Moab! Egin intziri! Lotsaren lotsaz bizkarra eman du! Auzokoen izu eta iseka-gai bihurtu da.