15 Egin guda-irrintziak haren inguruan!Babiloniak amore eman du!Erori dira haren dorreak,bota dituzte harresiak.Nire mendekua da,Jaun honek haren aurkaerabakitako mendekua:egin berari berak besteei egina!
16 Desagerrarazi Babiloniatikhazi-ereile eta uzta-biltzaile guztiak.Nork bere herrira joko du,nork bere aberrira ihes egingo,gerra suntsitzailetik urrun».
17 Jaunak dio: «Lehoiek erasotako artalde sakabanatua zen Israel. Asiriako erregeak irentsi zuen lehenengoz; gero, Babiloniako errege Nabukodonosorrek txikitu zeharo.
18 Horregatik, nik, Jaun ahalguztidunak, Israelen Jainkoak, zigortu egingo ditut Babiloniako erregea eta herrialdea, Asiriako erregea zigortu nuen bezala.
19 Bere larreetara itzularaziko dut Israel, ene artaldea, eta Karmel mendian eta Baxan eskualdean larratuko da; ase arte jango du Efraimgo mendietan eta Galaaden.
20 Orduan ez da geldituko Israelen erruaren eta Judaren bekatuen arrastorik, barkatu egingo baitiet bizirik utziko ditudanei».
21 Jaunak dio:«Eraso Merataim lurraldeari,Pekodeko bizilagunei.Garbi itzazue eta suntsitu erabat,bete agindu dizuedan guztia.