17 Orduan,gizaki oro zoraturik gelditzen da,ulertezinik:zilargina idoloez lotsaturik,gezurrezkoak baitira,arnasarik gabeko irudi,
18 zentzugabeko eta barregarri;Jaunak hondatuko ditukontuak hartzeko egunean.
19 Besterik da Jakoben Jainkoa,bera baita gauza guztien egileaeta Israel bere ondaretzathautatu duena.Jaun ahalguztiduna, hori du izena!
20 Jaunak dio:«Babilonia,nire mailu izana zara,nire guda-tresna!Txikitu ditut zurekin nazioak,txikitu erreinuak.
21 Txikitu ditut zurekinzaldi eta zaldizkoak,txikitu gurdi eta gurdizainak.
22 Txikitu ditut zurekingizon eta emakumeak,txikitu zahar eta gazteak,txikitu mutil eta neskak.
23 Txikitu ditut zurekinartzain eta artaldeak,txikitu nekazari eta uztar-idiak,txikitu gobernari eta buruzagiak.