20 Jaunak dio:«Babilonia,nire mailu izana zara,nire guda-tresna!Txikitu ditut zurekin nazioak,txikitu erreinuak.
21 Txikitu ditut zurekinzaldi eta zaldizkoak,txikitu gurdi eta gurdizainak.
22 Txikitu ditut zurekingizon eta emakumeak,txikitu zahar eta gazteak,txikitu mutil eta neskak.
23 Txikitu ditut zurekinartzain eta artaldeak,txikitu nekazari eta uztar-idiak,txikitu gobernari eta buruzagiak.
24 «Baina orainzeuen begiz ikusiko duzue:ordaina emango dietBabiloniari eta babiloniar guztiei,Sioni egin diotenkalte guztiaren ordaina.Hala diot nik, Jaunak.
25 Hona hemen ni zure aurka!Mendia bezain handi bihurtu zara,mendi hondatzaile,lur osoaren hondatzaile!Eskua zure aurka luzatuko dut,harkaitzetatik amilduko zaituteta errauts-mendi bihurtuko.
26 Zure harriek baliorik ezinongo etxeren giltzarri izateko;ostera, hondamendi izango zarabeti-betiko.Hala diot nik, Jaunak.