27 «Egin erasorako seinalea,jo nazioetan gudurako adar-hotsa!Deitu gerra santura nazioak,hots egin Babiloniaren kontraArarat, Minieta Axkenaz erreinuei!Izendatu gudalburuaberaren kontra,eraso bezate zaldiek,matxinsalto amorratuen antzera.
28 Deitu nazioak gerra santura:mediarren errege,buruzagi eta gobernariak,eta menpeko herri guztiak.
29 Lurra dar-dar dago ikaraz,Jaunak bere egitasmoaBabiloniaren aurka burutzean:Babilonia basamortu bihurtu,bizilagunik gabe utzi.
30 Babiloniako gudaririk bulartsuenekuko egin diote borrokari,beren gotorlekuetan babestuz.Kemena galdurik,emajende dirudite.Hiriko ateak bota dituzte,etxeak sutan daude.
31 Lasterka datoz mezulariakbata bestearen ondo-ondotik,Babiloniako erregeariberri ematera:“Etsaiek alderik aldekonkistatu dute hiria”,
32 “Ibaietako pasabideez jabetu dira”,“Ontziak erre egin dituzte”,“Gudariak izuak hartuta daude”.
33 «Nola larraina gari-jotzean,hala geratuko daBabilonia hiri ederra:denbora gutxi barrubere egiteen uzta jasoko du.Hala diot nik, Jaun ahalguztidunak,Israelen Jainkoak».