3 Alferrik tenkatuko duarkulariak uztaia,alferrik jantziko bular-babeskia.Ez diete barkatuko gudariei,erabat suntsituko dute gudarostea.
4 Asko hilko dirababiloniar herrialdean,asko zaurituak gertatuko kaleetan.
5 Babiloniar herriakhoben larria egin duIsraelgo Santuaren aurka;izan ere,Israel eta Juda ez dira, alargun gisa,beren Jainko Jaun ahalguztidunagabe gelditu.
6 «Egin ihes Babiloniatik,eutsi nork bere biziari!Ez bedi inor gal haren erruz.Nire mendeku-eguna baita,eta hari bere merezia emango diot.
7 Eskuan nuen Babilonia,urrezko kopa bezala,mundu guztia mozkorrarazteko.Edan dute nazioek ardo honetatik,eta zoraturik gelditu dira.
8 Bat-batean, ordea, erorieta txiki-txiki egin da Babilonia.«“Egin intziri berarengatik, lagunok!Bila sendagaiak haren zaurientzat,ea sendatzen den”.
9 Honela diozue:“Saiatu gara Babilonia sendatzen,baina alferrik.Utz dezagun, beraz, eta alde eginnork bere lurraldera.Haren gaitzespena zerurainokoa da,hodeiak ditu ukitzen”.