37 Harri-pila eta txakal-zulobihurtuko da Babilonia,hondamendi eta jendearen iseka-gai:bizilagunik gabe utziko dut.
38 Orroka ari dira denak batera,lehoiak bezala;kurrinka, lehoikumeak bezala.
39 Bero-bero daudenean,edaria prestatuko diet,burua galtzeraino mozkortuko ditut:betiko loak hartuko ditu,ez dira gehiago esnatuko.Hala diot nik, Jaunak.
40 Hiltegira eramango ditut,bildotsak, ahariaketa akerrak bezala».
41 Ai ene! Konkistatu dute Babilonia,menderatu dutemundu guztiak goresten zuen hiria!Ai ene!Babilonia hondamendi bihurtu danazioen artean!
42 Itsasoa bezalaoldartu zaizkio etsaiak,olatu handiek bezala estali dute.
43 Hiriak hondaturik daude,herrialdea basamortueta eremu lehor bihurtua,bizilagunik gabe,bertan inor ere ibiltzen ez dela.