39 Bero-bero daudenean,edaria prestatuko diet,burua galtzeraino mozkortuko ditut:betiko loak hartuko ditu,ez dira gehiago esnatuko.Hala diot nik, Jaunak.
40 Hiltegira eramango ditut,bildotsak, ahariaketa akerrak bezala».
41 Ai ene! Konkistatu dute Babilonia,menderatu dutemundu guztiak goresten zuen hiria!Ai ene!Babilonia hondamendi bihurtu danazioen artean!
42 Itsasoa bezalaoldartu zaizkio etsaiak,olatu handiek bezala estali dute.
43 Hiriak hondaturik daude,herrialdea basamortueta eremu lehor bihurtua,bizilagunik gabe,bertan inor ere ibiltzen ez dela.
44 Jaunak iragarri du:«Zigortu egingo dutBabiloniako Bel jainkoa,ahotik aterako diot irentsi duena.Nazioek ez dute aurrerantzeanharengana joko;Babiloniako harresia bera ereerori egingo da.
45 Irten handik, ene herri;atera onik eta bizirik,Jaunaren haserre-suminetik.