44 Jaunak iragarri du:«Zigortu egingo dutBabiloniako Bel jainkoa,ahotik aterako diot irentsi duena.Nazioek ez dute aurrerantzeanharengana joko;Babiloniako harresia bera ereerori egingo da.
45 Irten handik, ene herri;atera onik eta bizirik,Jaunaren haserre-suminetik.
46 «Ez bekizue kikildu bihotza, ez izan beldur lurraldean zabaltzen ari diren zurrumurruak direla eta; urtez urte zurrumurru ezberdinak dira: “Indarkeria alde guztietan”, “Diktadorea diktadorearen ondoren… ”.
47 «Baina badator garaia,Babiloniako idoloakzigortuko ditudana:herrialdea lotsaz beteko da,bertako bizilagunen gorpuekestaliko dute.
48 Zeru-lurraketa horietan dagoen guztiagaraipen-oihuka ariko daBabiloniaren aurka,suntsitzaileak iparraldetiketorriko direnean.Hala diot nik, Jaunak.
49 «Mundu guztian erori da jendea,Babiloniak hilik;orain Babilonia eroriko da,berak Israelen hildakoengatik».
50 Heriotzatik libratu zaretenok,alde egin luzatzeke!Oroitu Jaunaz urrutitik,ekarri gogora Jerusalem.