50 Heriotzatik libratu zaretenok,alde egin luzatzeke!Oroitu Jaunaz urrutitik,ekarri gogora Jerusalem.
51 Honela diozue: «Lotsaturik gaude,horrenbesteko irainarenberri jakitean;lotsaz gorri dugu aurpegia,atzerritarrak Jaunaren santutegiansartu direlako».
52 Baina Jaunak dio:«Badator garaia,Babiloniako idoloakzigortuko ditudana:herrialde guztian ariko dira intzirikalarriki zaurituak.
53 Babilonia zeruraino igoko balitz ere,bere gotorlekuagoi hartan sendotuko balu ere,bertaraino helduko liratekebidaliko dizkiodan suntsitzaileak.Nik, Jaunak, esana».
54 Babiloniatik deiadarka laguntza eske:izugarrizko hondamena herrialdean!
55 Babilonia suntsitzen ari da Jauna,haren garrasiak isilaraziz;itsaso haserrearen olatu-burrunbadirudite haren oihu larriek.
56 Bai, badator suntsitzaileaBabiloniaren aurka:preso hartzen dituzte gudariak,guda-indarrak porrokatzen.Gaiztakeria zigortzen duenJainkoa da Jauna,nori bere merezia ematen diona.