56 Bai, badator suntsitzaileaBabiloniaren aurka:preso hartzen dituzte gudariak,guda-indarrak porrokatzen.Gaiztakeria zigortzen duenJainkoa da Jauna,nori bere merezia ematen diona.
57 Hau dio Erregeak,izena «Jaun ahalguztidun» duenak:«Mozkortu egingo dituthango agintari eta jakintsuak,gobernari, buruzagi eta gudariak;betiko loak hartuko ditu,ez dira gehiago esnatuko.
58 Babiloniako harresi lodiakzeharo eroriko dira,ate garaiak suak kiskaliko ditu.Alferrik ahalegintzen dira herriak,suak desegingo baititu haien lanak.Nik, Jaun ahalguztidunak, esana».
59 Mandatu bat eman zion Jeremias profetak Neriasen seme eta Mahseiasen biloba Seraiasi, Judako errege Sedekiasen laguntzaileari, erregearekin batera Babiloniara joan zenean. Sedekiasen erregealdiko laugarren urtea zen.
60 Jeremiasek idatziak zituen liburu batean Babiloniaren gain etortzekoa zen hondamendiaren xehetasun guztiak, Babiloniaren kontra hemen idatzitako mehatxuak, alegia.
61 Honela esan zion, bada, Seraiasi: «Babiloniara iristean, irakurri hitz horiek denen aurrean.
62 Bukatutakoan, erantsi: “Jauna, esana duzu toki hau desegingo duzula, hutsik, gizaki nahiz abererik gabe utzi eta betiko hondatuko duzula”.