7 Eskuan nuen Babilonia,urrezko kopa bezala,mundu guztia mozkorrarazteko.Edan dute nazioek ardo honetatik,eta zoraturik gelditu dira.
8 Bat-batean, ordea, erorieta txiki-txiki egin da Babilonia.«“Egin intziri berarengatik, lagunok!Bila sendagaiak haren zaurientzat,ea sendatzen den”.
9 Honela diozue:“Saiatu gara Babilonia sendatzen,baina alferrik.Utz dezagun, beraz, eta alde eginnork bere lurraldera.Haren gaitzespena zerurainokoa da,hodeiak ditu ukitzen”.
10 Nire herriak esango du:“Garbitu du Jaunak gure auzia!Zatozte, adieraz dezagun SionenJaunak, gure Jainkoak, egina”».
11 Zorroztu geziak,hartu babeskiak!Mediarren erregeakzirikatu ditu Jaunak,Babilonia hondatzekoasmoa burutzeko.Jaunaren mendekua da,tenplua hondatu zutenenkontrako mendekua.
12 Egin erasorako seinaleaBabiloniako harresien aurka;sendotu guardia-postuak,ugaritu zaintzaileak,jarri gudariak zelatan.Izan ere, Jaunak badu asmo bat,Babiloniako bizilagunen aurkairagarria,eta burutu egingo du orain.
13 Babilonia hori,bi ibai handiren artean zaude,aberastasun handiak dituzu!Iritsi zaizu, ordea, azkena,akabo zure irabaziak!