2 Sion,neskatxa lirain eta atsegin hori,zureak egin du!
3 Hortxe sartzen dira etsaiak,artzainak artaldeekin bezala:txabolak jartzen dituzteinguru guztian,nor bere larreaz jabetuz.
4 Honela diote:«Deklara diezaiogungerra Jerusalemi!Ea, eraso diezaiogun egun-argiz!Baina, tamalez, eguna beherantz doa,arratsaldeko itzalak luzatuz.
5 Ea, bada! Eraso diezaiogun gauez!Eraits ditzagun horren jauregiak!»
6 Honela dio Jaun ahalguztidunak:«Ebaki zuhaitzak,egin betelana Jerusalemi erasotzeko.Hiria zigortzea erabaki dut,zapalkuntza baita nagusi bertan.
7 Putzuari ura dario,eta Jerusalemi gaiztakeria.Indarkeri eta bidegabekeri hotsaentzuten da bertan,kolpeak eta zauriakbegi aurrean beti.
8 Zentza zaitez, Jerusalem,zuregandik urrun ez nadin,basamortueta bizilagunik gabeko lurraldebihur ez zaitzadan».