22 Honela dio Jaunak:«Begira, herri bat datoriparraldetik,nazio handi bat abiatu damunduaren azken muturretik.
23 Gezi-uztaiez eta lantzazarmatuak datoz;ankerrak dira eta gupidagabeak;itsas orroa bezalako deiadarrez,zaldiz datoz,borrokarako lerroturik,zure aurka,Sion hiri eder».
24 Jerusalemen jendeak dio:«Horren berri jakitean,indarge gaude, estu eta larri,emakumea erdiminetan bezala.
25 Ez irten landara,ez ibili bideetan!Hor dago etsaia armaturik,nonahi beldurra nagusi!»
26 Jerusalem, estali dolu-jantziz,irauli hautsetan,egin dolu seme bakarrarenheriotzakoan bezala,egin negar saminki,bat-batean etorriko baitahondatzailea zure gainera.
27 Jaunak esan zidan: «Neure herriaren aztertzaile izendatzen zaitut; azter ezazu zein den haren jokabidea.
28 «Errebeldeak dira guztiak,izen onaren kentzaile;kalitate txarrekobrontze eta burdina dira.