15 jaurti egingo zaituztet neure aurretik, lehen zuen senideak, Efraimen ondorengoak, jaurti nituen bezala.
16 «Zuk, ordea, Jeremias, ez eskatu herri honen alde, ez egin erregurik, ez otoitzik. Ez etorri arrenka niregana, ez dizut entzungo eta.
17 Ez al duzu ikusten zertan ari diren Judako hirietan eta Jerusalemgo kaleetan?
18 Seme-alabek egurra biltzen dute, gurasoek sua pizten eta emakumeek orea egiten, Istar-i, zeruko erregina deitzen diotenari, opilak eskaintzeko; gainera, jainko arrotzei isur-opariak eskaintzen dizkiete, ni iraintzeko.
19 Baina, ni ez, baizik beren buruak dituzte iraintzen beren lotsarako.
20 Horregatik, hala diot nik, Jaunak: Neure haserrea eta sumina hustuko ditut toki honen gain, gizaki eta abere, landako zuhaitz eta lurreko fruituen gain: itzaliko ez den sua izango da».
21 Honela dio Jaun ahalguztidunak, Israelgo Jainkoak: «Eskaini nahi adina erre-opari eta sakrifizio eta jan berorien haragia.