31 Ben-Hinom haranean Tofet izeneko kultu-lekua eraiki du bere seme-alabak erretzeko. Ez dut sekula horrelakorik agindu, ez zait bururatu ere.
32 Horregatik, hau diot nik, Jaun honek: Badator toki honi Tofet eta Ben-Hinom harana deituko ez dioten eguna, Hilketa-harana baizik. Tofeten lur eman beharko diete hilei, beste inon tokirik ez eta.
33 Herri honetako gorpuak hegazti harraparien eta basapiztien janari izango dira, eta haiek uxatzeko inor ez da izango.
34 Judako hirietan eta Jerusalemgo kaleetan poz-alaitasunezko oihuak eta senar-emaztegaien kantuak bukaraziko ditut, lurraldea basamortu bihurtua geldituko baita».