5 «Baina zeuen jokabidea eta egintzak benetan zuzentzen badituzue, gizarte-harremanetan justizia defendatzen baduzue,
6 arrotza, umezurtza eta alarguna esplotatzen ez badituzue, lurralde honetan odol errugaberik isurtzen ez baduzue eta, zeuen buruari kalte eginez, beste jainkoen ondoren ibiltzen ez bazarete,
7 orduan, zuekin biziko naiz toki honetan, zuen gurasoei aspaldidanik eta betiko eman nien lurraldean.
8 «Ezertarako ez diren gezurrezko arrazoietan sinesten duzue.
9 Izan ere, lapur, hiltzaile eta adulteriogile izan, gezurretan zin egin, Baali intsentsua erre, zuekin zerikusirik ez duten jainko arrotzen atzetik ibili
10 eta, ondoren, nire aurrera zatozte, niri sagaratua dagoen tenplu honetara, “Seguru gaude” esaten duzuela, segidan egintza higuingarri guztiok egiten jarraitzeko.
11 Lapur-zulotzat ote daukazue niri sagaratua dagoen tenplu hau? Horixe da, hain zuzen ere, ikusten ari naizena. Hala diot nik, Jaunak.