9 Izan ere, lapur, hiltzaile eta adulteriogile izan, gezurretan zin egin, Baali intsentsua erre, zuekin zerikusirik ez duten jainko arrotzen atzetik ibili
10 eta, ondoren, nire aurrera zatozte, niri sagaratua dagoen tenplu honetara, “Seguru gaude” esaten duzuela, segidan egintza higuingarri guztiok egiten jarraitzeko.
11 Lapur-zulotzat ote daukazue niri sagaratua dagoen tenplu hau? Horixe da, hain zuzen ere, ikusten ari naizena. Hala diot nik, Jaunak.
12 Zoazte, bada, Xiloko nire santutegira, antzina nire egoitza izateko aukeratu nuen tokira; ikusi zer egin nion, neure herri Israelen gaiztakeriagatik.
13 Orain, bada, gaiztakeria hauek egin dituzuelako, nik etengabe hitz egin baina zuek entzun ez eta nik dei egin baina zuek erantzun ez didazuelako, hona nik, Jaunak, esan:
14 Xiloko santutegiari egin niona bera egingo diet niri sagaratua dagoen eta zuen segurtasunaren euskarri den tenplu honi eta zuen gurasoei eta zeuei eman nizuen lurralde honi:
15 jaurti egingo zaituztet neure aurretik, lehen zuen senideak, Efraimen ondorengoak, jaurti nituen bezala.