1 Jaunak dio: «Aldi hartan, beren hilobietatik aterako dituzte Judako erregeen hezurrak, buruzagi, apaiz, profeta eta Jerusalemen bizi diren guztien hezurrak,
2 eta eguzkitan, ilargitan eta izar guztien argitan zabalduko dituzte —beraiek maitatu, zerbitzatu, jarraitu, kontsultatu eta gurtu dituzten astroen argitan—. Ez ditu inork bilduko lur emateko. Simaurra bezala geldituko dira lurrazalean.
3 Gaizto horien artetik bizirik geldituko direnek nahiago izango dute heriotza bizia baino, nik sakabanatuko ditudan edonon. Hala diot nik, Jaun ahalguztidunak.
4 «Zuk, Jeremias,hauxe esango diozu herriarinire izenean:Erortzen dena,ez ote da jaikitzen?Bidea galdu duena,ez ote atzera itzultzen?
5 Zergatik urrundu zait, bada,betikoJerusalemgo herri hau?Gogor eusten diobere makurkeriari,ez du itzuli nahi atzera.
6 Adi-adi entzun diet,baina ez dira hitzeko jendea,ez da inorbere gaiztakeriaz damutzen,bere hutsegiteak aitortuz.Denak beren bidean zuzen aurrera,ziztu bizian borrokaraoldartzen den zaldia bezala.
7 Zikoinak ereantzematen dio zeruari,lekuz noiz aldatu jakiteko;usapalak, enarak eta kurriloakbadakite noiz itzuli.Nire herriak, ordea,ez du nik, Jaunak,agindua ezagutzen.