12 Lotsatu egin behar luketeberen egintza higuingarriengatik;baina ez dira batere lotsatzen,ez dakite lotsa denik ere.Horregatik, erori egingo dira,besteak bezalaxe,lur joko dute nire zigorraldian.Nik, Jaunak, esana».
13 Jaunak dio:«Suntsitu egingo ditut, suntsitu:mahatsik ez mahastian,pikurik ez pikondoan,orri zimela besterik ez da geldituko.Azpian hartuko dituztenakbidaliko dizkiet».
14 Eta jendeak, berriz:«Zer egiten dugu hemen geldi?Bil gaitezen, goazen gotorlekuetara,bertan hiltzera,Jaunak, gure Jainkoak,heriotzara ematen baikaitu;ur pozoitua eskaintzen digu,beraren aurka bekatu egin dugulako.
15 Bakearen zain geunden,baina ez dugu onik.Osasunaldia espero genuen,baina beldur-ikara dugu gainean.
16 Badator etsaia!Dan-dik entzuten dazaldien arnas hotsa!Haien irrintziralur osoa dardaratzen da.Gure lurraldeaeta bertako ondasunak,hiriak eta hiritarrak,dena hondatzera dator».
17 Jaunak dio:«Begira,suge pozoituak bidaliko dizkizuet.Ez duzue horiek liluratzekomodurik izango,eta zizta egingo dizuete».
18 Nire nahigabeakez du erremediorik,eroria dut bihotza.