15 Bakearen zain geunden,baina ez dugu onik.Osasunaldia espero genuen,baina beldur-ikara dugu gainean.
16 Badator etsaia!Dan-dik entzuten dazaldien arnas hotsa!Haien irrintziralur osoa dardaratzen da.Gure lurraldeaeta bertako ondasunak,hiriak eta hiritarrak,dena hondatzera dator».
17 Jaunak dio:«Begira,suge pozoituak bidaliko dizkizuet.Ez duzue horiek liluratzekomodurik izango,eta zizta egingo dizuete».
18 Nire nahigabeakez du erremediorik,eroria dut bihotza.
19 Lurralde guztian entzuten ditutnire herriaren aieneak:«Ez al dago Sionen Jauna?Ez al dago bertan beraren erregea?»Eta Jaunak erantzun:«Eta zuek, zergatik iraindu nauzuezeuen idoloekin,zentzugabekeria arrotz horiekin?»
20 Herriak, berriz:«Uztaroa igaro da, uda amaitu,baina guretzat salbaziorik ez».
21 Neure herria jo duenhondamenaz nago jota,goibel eta izuak hartuta.