1 Ai, basamortuan egonlekuaaurkituko banu,neure herria utzieta harengandik urruti bizitzeko!Desleialak baitira guztiak,traidore hutsak denak.
2 Beti prest daude gezurrerako,gezi-uztai tenkatua bezalahaien mihia.Gezurra da nagusi herrialdean,eta ez egia.Jaunak dio:«Gero eta okerrago dabiltza,ez naute aintzat hartzen.
3 Kontuz guztioknor bere lagunarekin ere,ez fidatu senideaz ere,senideak senideariiruzur egiten baitio,lagunak lagunari kalumnia.
4 Elkar engainatzen dute,inork egiarik esaten ez;gezurretan trebatu dituzte mihiak.Gaiztotuak daude,ez dira zuzentzeko gauza.
5 Gogorkeria gogorkeriaren gain,faltsukeria faltsukeriaren gain,eta ni ez naute aintzat hartu nahi».
6 Horregatik,honela dio Jaun ahalguztidunak:«Aztertu egingo ditut eta probatu;esku hartuko dut, bai,neure herriarengaiztakeriaren aurka.