20 «Herioa leihoetatik sartu zaigu,jauregietaraino iritsi da.Haurrak garbitu ditu kaleetan,gazteak plazetan».
21 Mezu hau adieraztekoagindu dit Jaunak:«Giza gorpuak zabalduta daudelurrazalean simaurra bezala,lasto-sortak igitarien atzean bezala,eta ez ditu inork biltzen».
22 Honela dio Jaunak:«Ez bedi harrojakintsua bere jakinduriaz,ez indartsua bere indarraz,ezta aberatsa erebere aberastasunaz.
23 Harrotu nahi duena,harro bedi honetaz:ni ezagutzeko aski argi izateaz,ni, Jauna,solidaritatea, justizia eta zuzenbideamunduan ezartzen dituena.Horiek ditut atsegin.Nik, Jaunak, esana».
24 Jaunak dio: «Badator, gorputzean bakarrik erdainduak direnak zigortuko ditudan eguna:
25 egiptoar, judatar, edomdar, amondar, moabdar eta beduino guztiak. Izan ere, herri horiek, eta Israelek berak, ez dute ezarri bihotzean itunaren seinale den erdainkuntza».