3 Kontuz guztioknor bere lagunarekin ere,ez fidatu senideaz ere,senideak senideariiruzur egiten baitio,lagunak lagunari kalumnia.
4 Elkar engainatzen dute,inork egiarik esaten ez;gezurretan trebatu dituzte mihiak.Gaiztotuak daude,ez dira zuzentzeko gauza.
5 Gogorkeria gogorkeriaren gain,faltsukeria faltsukeriaren gain,eta ni ez naute aintzat hartu nahi».
6 Horregatik,honela dio Jaun ahalguztidunak:«Aztertu egingo ditut eta probatu;esku hartuko dut, bai,neure herriarengaiztakeriaren aurka.
7 Gezi hilgarri dira horien mihiak,faltsukeria darie ahotik.Lagunarentzat bake-hitzak dituzte,baina barrenean zelatakasmatzen ari dira.
8 Eta nik, Jaunak,zigorrik gabe utzi behar otehorrelako gaiztakeriak?Ez ote bere merezia eman beharhorrela jokatzen duen jendeari?Nik, Jaunak, esana».
9 Negar eta intziri egingo dutmendiak direla eta;deitore, larre-zelaiak direla eta:erreak gelditu baitira eta hutsik;ez da ardirik beeka entzuten,hegazti eta abereakihesi joanak dira.