9 Negar eta intziri egingo dutmendiak direla eta;deitore, larre-zelaiak direla eta:erreak gelditu baitira eta hutsik;ez da ardirik beeka entzuten,hegazti eta abereakihesi joanak dira.
10 Jaunak dio:«Jerusalem harri-pila bihurtuko duteta txakal-zulo;Judako hiriak hondamendi,bizilagunik gabe gelditzeraino».
11 Zergatik hondatu da lurraldea?Zergatik erreeta basamortu bihurtu,inor ez bizitzeko moduan?Non dahau ulertuko duen jakintsua?Nori argitu dio Jaunak?Adieraz dezala.
12 Jaunak erantzun: «Nik emandako legea bazter utzi eta nire mintzoa aditu eta jarraitu ez dutelako gertatu da hori.
13 Aitzitik, beren joera gaiztoen ondoren, gurasoengandik hartutako Baalen ondoren, ibili dira.
14 Horregatik, honela diot nik, Israelen Jainkoak: Herri honi belarmina emango diot jateko, ur pozoitua edateko.
15 Sakabanatu egingo ditut, ez hauek, ez hauen gurasoek ezagutu ez dituzten nazioen artean; etsaia bidaliko diet atzetik ezpatarekin, denak suntsitu arte».