13 Uretan garbituko dituzte hesteak eta hankak, eta guztia erabat erreko du apaizak aldare gainean. Erre-oparia da hau, Jaunak atseginez onartzen duen oparia.
14 «Jaunari erre-oparitzat eskaini beharrekoa hegaztia bada, usapala nahiz usakumea eskainiko da.
15 Apaizak aldarean aurkeztuko du eta, burua moztu eta odola aldarearen albo batean isuri ondoren, aldarean erreko.
16 Paparoa eta lumak kenduko dizkio eta aldarearen ekialdera botako, errautsen tokira.
17 Gero, ebakia egingo dio hego artean, baina hegaztia bitan banandu gabe, eta aldareko egurraren gainean erreko du. Erre-oparia da hau, Jaunak atseginez onartzen duen oparia.