2 «Esan israeldarrei: Zuetako batek Jaunari oparia eskaini behar badio, abere bat aukeratuko du, abelgorria nahiz abere xehea.
3 Erre-oparitzat eskaini beharrekoa abelgorria bada, zekor akats gabea eskainiko da eta elkarketa-etxolaren sarrerara eramango, Jaunak atseginez onar dezan.
4 Eskaintzaileak eskua ezarriko dio buruan, eta Jaunak bere bekatuen ordaintzat onartuko dio.
5 Zekorra Jaunaren aurrean hilko du; apaizek, Aaronen ondorengoek, odola aurkeztuko dute eta odolaz elkarketa-etxolaren sarreran dagoen aldarea zipriztinduko dute alde guztietatik.
6 Gero, eskaintzaileak erre-oparigaia larrutu eta zatitu egingo du;
7 apaizek sua egingo dute aldare gainean eta egurra jarriko sutan;
8 egurraren gainean haragi-zatiak atonduko dituzte, buru eta gantzekin batera.