1 Aaronen seme Nadabek eta Abihuk, nork bere errautsontzia harturik, bertan sua egin eta intsentsua ezarri zuten; horrela, Jaunak agindu gabeko eskaintza aurkeztu zioten.
2 Orduan, Jaunaren aurretik sua atera eta kiskali egin zituen; hantxe bertan hil ziren.
3 Moisesek Aaroni esan zion: «Horretaz ari zen Jauna hau esatean: Hurbiltzen zaizkidanek nire santutasuna errespetatu behar dute eta ni ohoratu herri osoaren aurrean».Aaron isilik gelditu zen.
4 Gero, Moisesek Aaronen osaba Uzielen seme ziren Mixaeli eta Elitzafani dei egin eta esan zien: «Zatozte! Kendu zeuen ahaideen gorpuak santutegi aurretik eta atera kanpalekutik».