8 Honela mintzatu zitzaion Jauna Aaroni:
9 «Zuk eta zure semeek, elkarketa-etxolan sartu behar duzuenean, ez duzue ardorik, ez alkohol-edaririk edango, hil nahi ez baduzue.
10 Betiko lege izango duzue hau belaunez belaun; horrela, zer den sakratu eta zer profano, zer garbi eta zer kutsatu bereizi ahal izango duzue,
11 eta nik, Jaunak, Moisesen bidez emandako legeak israeldarrei irakasteko gai izango zarete».
12 Moisesek Aaroni eta honi gelditzen zitzaizkion semeei, Eleazar eta Itamarri, esan zien: «Hartu labore-oparia, Jaunaren ohorez erretako oparitik gelditua, egin legamia gabeko ogiak eta jan aldare ondoan; guztiz sakratua denez,
13 toki sakratuan jango duzue. Horixe da Jaunaren ohorez erretako oparitik zeuri eta zure semeei dagokizuen partea, Jaunak agindu zidan bezala.
14 Israeldarrek elkartasun-oparitzat eskainitako aberearen bularra eta izterra ere, Jaunari aurkeztua bata eta zuentzat aparte utzitakoa bestea, toki garbian jango dituzue zeuk eta zure seme-alabek. Horixe da israeldarren elkartasun-oparietatik dagokizuen partea.