1 Honela mintzatu zitzaien Jauna Moisesi eta Aaroni:
2 «Norbaiti larruazalean handitua, zornea edota orbaina ateratzen bazaio, legenarena bezalako zauria sortuz, Aaron apaizarengana edo beronen ondorengoetariko apaiz batengana eramango dute.
3 Apaizak larruazaleko zauria miatuko du; zauri gaineko ilea zuritua badu eta zauria azalekoa baino sakonagoa bada, legen-kasua da. Apaizak, miatu ondoren, kutsatutzat aitortuko du.
4 «Larruazaleko orbaina zuria bada, baina azalekoa baino sakonagoa ez bada eta ilea zuritua ez badu, apaizak jendartetik aparte jarriko du gaixoa zazpi egunez.