11 legen zaharra du gaixoak larruazalean. Apaizak kutsatutzat aitortuko du eta ez du aparte edukiko, benetan kutsatua baitago.
12 «Baina apaiza ohartzen bada legena larruazalean gero eta zabalduagotuz doala, gaixoa burutik oinetaraino estaltzeraino,
13 sakonago miatuko du; legenak gorputz guztia estali diola ikusten badu, garbitzat aitortuko du; dena zuri bihurtu denez, gaixoa garbi gelditu da.
14 Baina haragi bizia agertzen zaion egunean, kutsatua geldituko da berriro.
15 Orduan, apaizak haragi bizia miatuko du eta kutsatutzat aitortuko gaixoa, haragi bizia kutsatua baita; legen-kasua da.
16 Baina haragi bizia berriro zuritzen bada eta, gaixoa apaizarengana joanik,
17 honek zauriak zurituak dituela ikusten badu, garbitzat aitortuko du; garbi dago, izan ere.