15 Orduan, apaizak haragi bizia miatuko du eta kutsatutzat aitortuko gaixoa, haragi bizia kutsatua baita; legen-kasua da.
16 Baina haragi bizia berriro zuritzen bada eta, gaixoa apaizarengana joanik,
17 honek zauriak zurituak dituela ikusten badu, garbitzat aitortuko du; garbi dago, izan ere.
18 «Larruazalean zaldarra izan eta, sendatu eta gero,
19 haren lekuan handitu zuria edo mantxa zuri-gorrixka ateratzen bazaio norbaiti, apaizarengana joango da.
20 Apaizak miatu egingo du; mantxa azalekoa baino sakonagoa badu eta ilea zuritua, kutsatutzat aitortuko du; zaldarraren gainean sortu den legena da.
21 Baina apaizak ikusten badu ile zuririk ez duela eta azalekoa baino sakonagoa ez dela, baizik eta zurbilduz doala, aparte edukiko du gaixoa zazpi egunez.