18 «Larruazalean zaldarra izan eta, sendatu eta gero,
19 haren lekuan handitu zuria edo mantxa zuri-gorrixka ateratzen bazaio norbaiti, apaizarengana joango da.
20 Apaizak miatu egingo du; mantxa azalekoa baino sakonagoa badu eta ilea zuritua, kutsatutzat aitortuko du; zaldarraren gainean sortu den legena da.
21 Baina apaizak ikusten badu ile zuririk ez duela eta azalekoa baino sakonagoa ez dela, baizik eta zurbilduz doala, aparte edukiko du gaixoa zazpi egunez.
22 Mantxa larruazalean zabalduz badoa, kutsatutzat aitortuko du apaizak; legen-kasua da.
23 Baina toki berean jarraitzen badu eta zabaltzen ez, zaldarraren mantxa da; garbitzat aitortuko du apaizak.
24 «Larruazalean suz eginiko erredura izan eta erretako tokian mantxa zuri-gorrixka edo zuria sortzen bazaio norbaiti,