23 Baina toki berean jarraitzen badu eta zabaltzen ez, zaldarraren mantxa da; garbitzat aitortuko du apaizak.
24 «Larruazalean suz eginiko erredura izan eta erretako tokian mantxa zuri-gorrixka edo zuria sortzen bazaio norbaiti,
25 apaizak miatu egingo du; gaineko ilea zuritua badu eta mantxa azalekoa baino sakonagoa bada, erreduran sortu den legena da. Apaizak kutsatutzat aitortuko du; legen-kasua da.
26 Baina ikusten badu ile zuririk ez duela eta azalekoa baino sakonagoa ez dela, baizik eta zurbilduz doala, aparte edukiko du gaixoa zazpi egunez.
27 Zazpi egunen buruan berriro miatuko du eta mantxa azalean zabalduz badoa, kutsatutzat aitortuko du; legen-kasua da.
28 Baina mantxak toki berean jarraitzen badu eta zabaltzen ez, baizik eta zurbilduz badoa, erreduraren handitua da. Apaizak garbitzat aitortuko du, erreduraren mantxa baita.
29 «Gizon nahiz emakume bati buruan edo kokotsean azaleko gaitzen bat sortzen bazaio,