33 ilea mozteko aginduko dio gaixoari, ezkabia duen lekuan izan ezik, eta aparte edukiko beste zazpi egunez.
34 Zazpi egun horien buruan apaizak ezkabia miatuko du; ikusten badu larruazalean ez dela zabaldu eta azalekoa baino sakonagoa ez dela, garbitzat aitortuko du; gaixoak arropak garbituko ditu eta garbi geldituko da.
35 Baina garbitzat aitortua izan ondoren, ezkabia larruazalean zabaltzen bazaio,
36 apaizak berriro miatuko du eta, ezkabia azalean zabaldua duela egiaztatu ondoren, ez du ile horirik ba ote duen aztertu beharrik; gaixoa kutsatuta dago.
37 Baina apaizaren ustetan ezkabiak bere hartan jarraitzen badu eta haren tokian ile beltza hazi bada, ezkabia sendaturik dago; garbi dago gaixoa, eta hala aitortuko du apaizak.
38 «Gizon edo emakume bati larruazalean orbain zuriak ateratzen bazaizkio,
39 apaizak miatu egingo du; orbain zuri-zurbilak dituela ikusten badu, gaitzak ez du garrantzirik; halakoa garbi dago.