40 «Gizon bat, ilea erori eta burusoil gelditzen bada, garbi dago.
41 Kopetako ilea erori eta soildurik gelditzen bada, garbi dago.
42 Baldin buruko edo kopetako soilgunean mantxa zuri-gorrixka badu, legena ari zaio sortzen.
43 Apaizak miatu egingo du, eta kopeta eta burusoileko mantxaren handitua zuri-gorrixka ageri bada, larruazaleko legenaren antzekoa,
44 legenak jota dago gizona; kutsatuta dago eta hala aitortuko du apaizak buruan duen gaitzarengatik.
45 «Legenak jotako gizonak arropak urratuak eramango ditu, ilea harro eta aurpegia erdi estalirik, eta “Kutsatua! Kutsatua!” oihu eginez ibiliko da.
46 Gaitzak alde egin arte kutsatua izango da eta bakarrik biziko, kanpalekutik aparte.