43 Apaizak miatu egingo du, eta kopeta eta burusoileko mantxaren handitua zuri-gorrixka ageri bada, larruazaleko legenaren antzekoa,
44 legenak jota dago gizona; kutsatuta dago eta hala aitortuko du apaizak buruan duen gaitzarengatik.
45 «Legenak jotako gizonak arropak urratuak eramango ditu, ilea harro eta aurpegia erdi estalirik, eta “Kutsatua! Kutsatua!” oihu eginez ibiliko da.
46 Gaitzak alde egin arte kutsatua izango da eta bakarrik biziko, kanpalekutik aparte.
47 «Artilezko nahiz lihozko jantzian
48 edo ehunean, larruan nahiz edozein larrukitan mantxa agertzen bada,
49 eta mantxa berdexka nahiz gorrixka bada, lizun-kasua da eta apaizari erakutsi behar zaio.