45 «Legenak jotako gizonak arropak urratuak eramango ditu, ilea harro eta aurpegia erdi estalirik, eta “Kutsatua! Kutsatua!” oihu eginez ibiliko da.
46 Gaitzak alde egin arte kutsatua izango da eta bakarrik biziko, kanpalekutik aparte.
47 «Artilezko nahiz lihozko jantzian
48 edo ehunean, larruan nahiz edozein larrukitan mantxa agertzen bada,
49 eta mantxa berdexka nahiz gorrixka bada, lizun-kasua da eta apaizari erakutsi behar zaio.
50 Apaizak miatu egingo du eta aparte edukiko zazpi egunez.
51 Zazpi egunen buruan berriro miatuko du; lizuna jantzian nahiz ehunean, larruan nahiz larrukian zabaldu bada, gaitz galgarria da, eta gauza horiek kutsatuta daude.